...eta oraindik ikuste haut zintzilik eta guztiz aiko-maiko!

Kantatzen zuen Hertzainak taldeak eta gu ere halaxe, beti zalantzan gabiltzanez izen hau jarri genion gure kamiseten diseinuei.

Hasieran lagunentzat kamisetak eskuz margotzen hasi ginen, gero serigrafiatuz eta pixkanaka produkzioa handituz joan gara. Orain urtero bi denboraldi diseinatzen ditugu, negua eta uda.

2006ko abenduan denda ireki genuen Hernanin eta bertan diseinu, kamiseta eta arropa aukera zabala dugu.

Gure diseinu askok poesia eta kantuekin erlazioa dute, ironia, maitasuna... nahasten dugu, irudiari testuak lagunduz eta era berean testuari irudiak.

Zalantza, duda-muda eta ezbairik gabeko bizitza kolorerik gabekoa delako... izan aiko-maiko!

Karmelo Labaka kaleko 4. zenbakian - Hernani
943 243 723 - aiko-maiko@aiko-maiko.com